Euskal kantu-saioak antolatzeko bilera irekia egingo da gaur Arrate Kultur Elkartean
Euskal kantuak gustoko dituztenentzat saioak antolatu nahi ditu Arrate Kultur Elkarteak, eta interesa dutenentzat bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, elkartearen lokaletan (1. pisuan), “saioak zein egunetan eta zer ordutan egingo ditugun erabakitzeko”.
2024/09/30
10:36
eta kitto!
Azaldu dutenez, “taldetxo bat osatzen bada, euskal kanta tradizionalen letrak eta doinuak ondo ikasteko saio batzuk antolatu nahi genituzke. Helburua ez da abesbatza, otxotea, edo oso ondo abesten duen talde bat osatzea, baizik eta bazkaloste batean, txango batean, mendi punta batean, lagunekin txikiteoan gabiltzala, edo dutxaren ur azpian kantuan hasten garenean, kantu-paperik gabe abestiak osorik kantatzeko gai izatea. Batzuek ahots ona izango dute eta beste batzuek ez. Musikarekiko kultura ere ez dugu denok berdina, baina gure kantek merezi dute galbidetik atera eta aukera berriak eskaintzea”.