Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioaren bideoklipa argitaratu dute
Jon Alonsok jarri dio ahots nagusia Bulegoren ‘Gure bihotzaren taupadak’ abestiaren bertsioari
2025/05/05
20:32
eta kitto!
Eibartarrok gogotsu heldu diogu aurtengo Euskaraldiari eta, ariketa hasteko egun gutxi falta direnean, Bulegok sortutako ‘Gure bihotzaren taupadak’ abestiaren bertsioa egin dugu, bideoklip eta guzti!
Jon Alonso arduratu da Euskaraldiko abestiaren bertsio honetan ahots nagusia jartzeaz, Eibarko Dantza Eskola eta KAXA arduratu dira koreografiaz, eta herriko hainbat eragilek hartu dugu parte bertan