Euskararen Transmisioa Mintegia internet bidez jarraitzeko aukera izango da
2014/05/05
00:00
eta kitto!
Bihar (martitzena, hilak 6) IV. Euskararen Transmisioa Mintegia hartuko du Portalea kultur etxeak, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Aurreko urteetan egindakoaren bidetik biharko jardunaldian ere euskaren transmisioari lotutako hainbat esperientzia eta ikerketa-lanen berri jasoko dute mintegian parte hartzeko izena eman dutenek, gaian adituak diren hizlariek goizez eta arratsaldez egingo dituzten aurkezpenei esker. Eta mintegira joan barik ere, Portaleko areto nagusian esandako guztiak internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da, Twitterren (@etakitto) hizlariek esandakoak txiokatzen joango gara-eta. Mintegiari lotutako albiste eta bestelakoentzat erabiliko dugun traola edo hitz-gakoa, berriz, #mintegia izango da. Jarraian, biharko egitaraua irakur dezakezue:
08.45-09.00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
09.00-09.15: Ongi-etorria.
09.20-09.55: "Hizkuntza eta burmuinaren arteko elkarrizketa". Saioa Larraza, BCBL.
10.00-10.25: "Kiribilduz: familia transmisioaren proiektuaren bila". Naiara Martin, Elgoibarko Izarra.
10.30-10.55: "Gazteen euskararen erabilera Eibarren". Ainara Lavado, .…eta kitto! Euskara Elkartea.
11.00-11.40: "Ikasle etorkinak eta euskararen ikaskuntza eskolan". Ibon Manterola, EHU.
11.45-12.00: ATSEDENA.
12.05-12.30: "Euskararen transmisioa familietan Nafarroako ahozko ondarean oinarrituta: Xaldun Kortin. Jolastu gurekin!". Maite Lakar eta Patri Arburua. Euskokultur Fundazioa. Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
12.35-13.00: "Transmisioa: Aiaraldetik dekalogo bat". Eduardo Fraile. Amurrioko Aresketa Ikastola.
13.05-13.50: "Familia euskarari iraunarazteko egungo estrategietan". Paula Kasares. UPNA.
14.00-15.35: BAZKARIA.
15.40-16.20: "Zer, nori, nork". Asier Arrieta. EHU.
16.25-17.50: Mahaingurua. Dinamizatzailea: Jaime Altuna. Urtxintxa Eskola.
17.55-18.00.- Agurra.