Euskararen Transmisioa Mintegian izena emateko epea astelehenean zabalduko da
Astelehenean (martxoaren 31n) zabalduko da …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta maiatzaren 6ean (martitzenean) Portalean egingo den IV. Euskararen Transmisioa Mintegian izena emateko epea. Egun osorako prezioa 25 eurokoa da (bazkaria barne) eta parte hartu nahi duenak apirilaren 30era arte izango du izena emateko aukera, 943200918 telefono zenbakira deituta edo normalizazioa@etakitto.com helbidera idatzita (Ainara Labado). Bertan izen-abizenak, enpresa edo erakundea, telefonoa eta e-posta adierazi beharko dira. Ordainketa, berriz, Euskadiko Kutxako ES21 3035 0078 86 0780022083 zenbakian egin beharko da eta ondoren ordainagiria ...eta kitto!ra bidali. Informazio gehiago behar izanez gero, aipatutako telefono zenbakira deitu edo normalizazioa@etakitto.com helbidera idatzi. Jarraian, egitarauan, mintegian emango diren hitzaldi eta bestelakoen inguruko informazio guztia:
IV. Euskararen Transmisioa Mintegia. (Maiatzak 6, Portalean).
08.45-9.00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
09.00-09.15: Ongi-etorria.
09.20-09.55: Hizkuntza eta burmuinaren arteko elkarrizketa. Saioa Larraza, BCBL.
10.00-10.25: Kiribilduz: familia transmisioaren proiektuaren bila. Naiara Martin, Elgoibarko Izarra.
10.30-10.55: Gazteen euskararen erabilera Eibarren. Ainara Lavado, .…eta kitto! Euskara Elkartea.
11.00-11.40: Ikasle etorkinak eta euskararen ikaskuntza eskolan. Ibon Manterola, EHU.
11.45-12.00: ATSEDENA.
12.05-12.30: Euskararen transmisioa familietan Nafarroako ahozko ondarean oinarrituta: Xaldun Kortin. Jolastu gurekin!. Maite Lakar eta Patri Arburua. Euskokultur Fundazioa. Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
12.35-13.00: Transmisioa: Aiaraldetik dekalogo bat. Eduardo Fraile. Amurrioko Aresketa Ikastola.
13.05-13.50: Familia euskarari iraunarazteko egungo estrategietan. Paula Kasares. UPNA.
14.00-15.35: BAZKARIA.
15.40-16.20: Zer, nori, nork. Asier Arrieta. EHU.
16.25-17.50: Mahaingurua. Dinamizatzailea Jaime Altuna. Urtxintxa Eskola.
17.55-18.00: Agurra.