Euskararen transmisioari buruzko mintegia maiatzean

Euskararen transmisioari buruzko mintegia maiatzean
2013/02/14 00:00
eta kitto!

Portalea kultur etxeak Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia hartuko du maiatzaren 7an. Aurreko edizio bietan egindakoaren bidetik, ekitaldia …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuko du eta honezkero mintegian parte hartzen izango diren hainbat lagun eta elkarteren izenak aurreratzeko moduan gaude: Soziolinguistika Klusterra, Jean Baptiste Coyos, Urtxintxa Eskola, Iñaki Pikabea, Paula Kasares, Ahotsak.com eta Kike Amunarriz. Informazio gehiagorako 943200918 telefono zenbakira deitu daiteke (Ainara) edo, bestela, normalizazioa@etakitto.com helbidera idatzi.