Euskarazko animaziozko pelikula izango da asteburuko Coliseoko zine karteldegian
Asteburu honetako Coliseoko zine karteldegian, umeekin ikusteko aproposa den animaziozko pelikula euskaraz eskainiko dute, azpititulurik gabe. Will Ashurst zuzendariaren “Klara eta hazi magikoen misterioa” proiektatuko dute zapatuan eta domekan, 17:00etan hasita, Antzokian.
Karteldegia osatuko duten beste hiru filmetatik bat joan zen asteburutik dago karteldegian (Paolo Sorrentinoren “Parthenope”) eta beste biak berriak dira: John Crowleyren “Vivir el momento” eta Christian Gudegast-en “Juego de Ladrones. Pantera”. Sorrentinorena 1 Aretoan eskainiko dute, “Vivir el momento” 2 Aretoan eta “Juego de ladrones” Antzokian.
Hori bai, astelehenean Antzokia okupatuta egongo denez, bakarrik bi pelikula proiektatuko dituzte: Gudegastena 1 Aretoan joango da, eta Crowleyrena 2 Aretoan.