Euskarazko eskaintza aktiboa abiatu dute Debabarreneko ESIko tokoginekologiako zerbitzuan
Azaldu dutenez, proiektu honetan ekintza-giltzarriak hauek dira: erabiltzaileen hizkuntza hautua erregistratzea eta bistaratzea; agendak antolatzea erabiltzaile euskaldunei kontsultak eta probak ginekologo elebidunekin emateko; hizkuntza erabilera irizpideen jarraipena unitateen kudekaetan integratzea; langileen formakuntza eta motibazioa eta, azkenik langileei eta erabiltzaileei neurri guztien berri komunikatzea.
Hain zuzen ere, erabiltzaileei eskaintza aktiboaren berri zuzenean emateko, lehen mailako emaginek kontsultan banatuko duten informazio orria prestatu dute. Bertan azaltzen da Osakidetzarekin komunikazio hizkuntza bezala euskara aukeratu eta erregistratu dutenek “e” ikurrarekin identifikatuak izango direla, bai aplikazio informatikoetan, bai haurdunaldi kartilan, baita, ospitaleratuak izanez gero, oheburuetan ere. Era berean, profesionalek hizkuntza erabilera irizpideak jarraituko dituzte beraiekin euskaraz hitz eginez, haiek ere “e” ikurra erabiliz, dokumentaziao euskaraz emanez…
Debabarreneko ESIan aurrera eraman nahi duten egitasmo honetan, zerbitzu baten ibilbide osoa kontuan hartzen dela da berrikuntza, “hasi osasun zentroetako kontsultetatik eta ospitaleko kontsulta, proba eta egonaldietara, erabiltzaileen eta langileen ikuspegia jasota”. Esperientzia honetan ikasitakoak beste zerbitzuetara hedatzea da asmoa, eta horretarako urratsak ematen ari dira hainbat arlotan.