Gaur zabaldu duten Liburu Azokak azken nobedadeak %10eko deskontuarekin eskainiko ditu hilaren 17ra arte

Goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dute Euskadiko Liburu Ganbararekin batera Udalak urtero antolatzen duen Eibarko Liburu Azoka.
Gaur zabaldu duten Liburu Azokak azken nobedadeak %10eko deskontuarekin eskainiko ditu hilaren 17ra arte
2024/11/08 18:10
eta kitto!

Eibarko Liburu Azoka azaroaren 17ra arte egongo da Untzagan, eta egunero zabalduko dute, goiz eta arratsaldez: astelehenetik barixakura bitartean, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era; eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Asier Muniategi azokaren antolatzaileak azaldu duenez, gerturatzen direnek euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak aurkitu ahal izango dituzte, eta genero eta gai ugari, denak %10eko deskontuarekin.
Hamairu stand daude guztira, inguruko argitaletxe eta liburu-denden eskaintza zabalarekin. Edizio honetan Erein, Jakinbide, El Mundo de los minilibros, Kale Book, Artia, Arbola, Haritza, Bipiliki eta Iñaki etorri dira. Eta, azokarekin batera, Itsasoa eta literatura kantuetan izeneko erakusketa ipini dute ikusgai.
Horrez gain, Eibarko Udalak ere bere postua ipini du, Eibarri buruzko liburu ugarirekin. Eta bertan Araceli Bono eibartarra egongo da, berriki argitara eman dituen bi poesia-libururekin: Entre mis tacones (12 euro) eta Confesiones de otoño (14 euro).