Euskarazko kulturgintzaz hedabideek egiten duten transmisioa aztergai
Kultur Sorkuntzaren Transmisio Taldeak hirugarrenez antolatu du Sormenea Hezi Kulturan Bizi jardunaldia. Urriaren 26an izango da, Azpeitiako San Agustin kulturgunean.
'Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak' da aurtengo gaia, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bere osotasunean aztertu eta kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiekin elkarlanean transmisioa bermatuko duten neurri eraginkorrak proposatu eta adostea helburu.
Aurreko bi edizioetan hezkuntza arautuan zein ez-arautuan euskarazko kulturgintzaren transmisioak dituen gabeziak ezagutu eta landu dira. Orain, hedabideetakoak aztertu nahi dituzte. Euskarazko kulturaren transmisioa gizarte osoa inplikatzen duen erantzukizun kolektibotzat hartu eta elkarlanean hedabideetan duen presentzia bermatzeko pausuak ematea da xedea. Lehenik, hedabideek horretan duten funtsezko eginkizuna aztertu eta gogoetatu behar.
Xehetasun gehiago eta izen ematea hemen.