Euskerazko “Liztor kapitaina” eta “Soy Nevenka” Coliseoko zine-karteldegian
“Mugaritz. Sin pan ni postre” eta “No hables con extraños” pelikulak ere egongo dira ikusgai
2024/10/03
10:59
eta kitto!
Asteburuko Coliseoko zine-karteldegiak umeentzako bi saioetan (zapatuan eta domekan) euskerara bikoiztutako pelikula ekarriko digu: Jean Gabriel Guerra Vegaren “Liztor kapitaina”. Asteburuko beste hiru filmetatik bi berriak izango dira eta bestea aurreko asteburutik dago karteldegian: Iciar Bollainen “Soy Nevenka” drama eta Paco Plazaren “Mugaritz. Sin pan ni postre” dokumentala gehituko zaizkio James Watkins zuzendariaren “No hables con extraños” beldurrezkoari.
“Soy Nevenka” Antzokian izango ditu lau proiekzio eta 1 Aretoan beste bi. Beste hiru filmak bakoitzak bere tokia hartuko du programazioan: “No hables con extraños” 1 Aretoan, “Mugaritz” 2 Aretoan eta aipatutako “Liztor kapitaina” Antzokian.