Euskerazko “Negu hurbilak” eta “Museoaren zaindaria” Coliseoko zine-programazioan
Zapatutik astelehenera arte Coliseok hartuko duen zine-egitarauan bi pelikula eskainiko dira euskaraz, gutxitan gertatzen dena. Colectivo Neguk egindako “Negu hurbilak” filmean Jone Laspiur da protagonista bakarra eta euskeraz eskainiko da, gaztelerazko azpitituluekin. Umeentzako edo familian ikusteko Vasiliy Rovenskiyren “Museoaren zaindaria” animaziozko pelikula ere euskarara bikoiztu dute, eta azpititulurik gabe emango dute.
Asteburuko beste bi pelikulak J.A. Bayonaren “La sociedad de la nieve” eta Denis Villeneuveren “Dune. Parte Dos” izango dira. Biak ere ohikoa baino luzeagoak dira, eta horrek ordutegian hainbat aldaketa egitea ekarriko du. Horregatik komeni da ordutegi horiek kontsultatzea. Bayonaren pelikulak orain dela gutxi egindako Goya Sarien ekitaldian ia guztiez jabe egin zen.