Euskerazko “Robotia” filma eskainiko dute asteburuko Coliseoko karteldegian
Joan zen astetik karteldegian dagoen Louise Archambault-en “La promesa de Irene”-rekin batera, Isaki Lacuestaren “Segundo premio”, Ishana Shyamalan-en “Los vigilantes” eta Diego Cagideren “Robotia” pelikulek osatuko dute zapatutik astelehenera arte Coliseok eskainiko duen karteldegia. Animaziozko azken film hori, umeentzako edo familian ikusteko modukoa, euskaraz emango dute, azpititulurik gabe. Ohikoa denez, txikienen edo gazteenentzako film hori Antzokian proiektatuko da, “Los vigilantes”-ekin batera. Beste bien kasuan, 1 Aretoan “La promesa de Irene” joango da eta 2 Aretoan “Segundo premio”.
Datorren asteburuan, Sanjuanetan guztiz sartuta egongo garenez, ez da zine-egitaraurik izango Coliseon. Hori bai, hurrengo asteburuan berriro bueltatuko da programazio normala, eta uztailaren 20/22ko asteburura arte iraungo du