Euskotrenek egingo dituen beharren ingurukoak azaltzeko Amañako bizilagunekin bilera deitu dute
2012/10/26
00:00
eta kitto!
Udaleko ordezkariek Amañako bizilagunekin bilera egingo dute datorren astean, Euskotrenek auzoan hasiko dituen beharrek eragin ditzaketen eragozpenen berri emateko. Bilera martitzenean (urriaren 30ean) izango da, 19.30etan Amañako El Salvador elizan.