Exfibar seilu erakusketa, hilaren 29ra arte ikusgai

Exfibar seilu erakusketa, hilaren 29ra arte ikusgai
2014/11/24 00:00
eta kitto!

Atzo (domeka, hilak 23) inauguratu zuten Portalean aurten 45. edizioa betetzen duen Exfibar seilu erakusketa (ikus argazkiak). Arrate Filatelia Elkarteak prestatutako erakusketan aurten nabigazio-instrumentuei eskainitako bildumak daude ikusgai, beste gai batzuen inguruko bildumekin batera. Atzoko inauguraziora joan zirenek Eibarko Bakillauaren Kofradixiari eskainitako zigilu-marka oroigarri gisa etxera eramateko aukera izan zuten. Hilaren 29ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera, astegunetan 18.00etatik 20.00etara eta zapatuan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.