Ez Dok - Zaizoi tabernan bertso-saioa izango da bihar arratsaldez

Ez Dok - Zaizoi tabernan bertso-saioa izango da bihar arratsaldez
2023/12/26 10:50
eta kitto!
Hankamotxak bertso eskolakoekin elkarlanean antolatuko du hirugarrenez Gabon Bertso Saioa Zaizoi tabernak. Bihar, hilak 27, izango da saio hori, 19:00etan hasita, eta bertan Alaia Martinek, Araitz Katarainek eta Aitor Sarriegik osatutako hirukoteak hartuko du parte. Bittor Sarasketa kalearen amaieran eta Estaziño aurrean dagoen taberna horretan Maialen Bergarak jardungo du jai-jartzaile lanetan.