Ezagutu Eibarko Euskaraldiaren Hamaikakoa

Ana Goitiak bakarrizketa egin ondoren, hamaikakoa zein den jakin genuen Klub Deportiboan
2025/02/20 12:01
eta kitto!

Eibarko Euskaraldiaren Hamaikakoa ezagutzera eman dute, Eibarko Klub Deportiboan, Euskal Herri mailako enbaxadoreetako bat den Ana Goitiak bakarrizketa egin eta, jarraian: Davide Cerchi, Jol Igartua, Aitor Muniozguren, Mohamed Fadel, Jon Alonso, Aresatz Usobiaga, Josune Garro, Simone Begiristain, Soko Baskaran, Najiba Benslaiman eta Helene Otadui.