Ezkontza Azoka egingo da Armerian asteburuan

Ezkontza Azoka egingo da Armerian asteburuan
2013/10/04 00:00
eta kitto!

Zapatuan eta domekan Ezkontza Azoka egongo da martxan Armeria Eskolan, ezkontzeko asmoa duten bikoteek behar duten guztia toki bakarrean aurkeztu eta eskaintzeko. Esparru ezberdinetako denda eta zerbitzuek euren produktuak ezagutzera emoteaz gain, egun bietarako jarduerak antolatu dituzte: bihar 16.00etatik aurrera mariatxiak jardungo du, estetizista batek emaztegaiarendako zuzeneko saioa eskainiko dau, pintxoak eta ardo-dastaketa prestatu dute eta 20.00etan moda desfilea egingo dute. Domekan 11.00etan hasiko dira jarduera bereziak.