Ezkurrak eta haziak biltzeko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak-ek domekarako

Ezkurrak eta haziak biltzeko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak-ek domekarako
2023/10/16 12:11
eta kitto!
Domekan, urriaren 22an, ezkur eta hazi bilketa egingo da, Eibarko Baso Biziak taldeak antolatutako irteeran. Parte-hartzaileak 09:30ean elkartuko dira Untzagan (harmailetan) eta antolatzaileek ura, hamaiketakoa eta mendiko arropa eramatea gomendatu dute (euritarako arropa ere, badaezpada). Antolatzaileek esan dutenez, “2023-2024 denboraldi berria martxan dago eta hurrengo urteetan ere horrela jarraitzea espero dugu. Horretarako, aurten ere ezkur eta  hazi bilketa egingo dugu, hauek ernatu eta ondoren mendian landatu ahal izateko.Bestalde, basoko zuhaitzen bizi zikloei buruz gehiago ikasteko aukera izango dugu, goiz eder bat  pasatzen dugun  bitartean. Animatu eta parte hartu!”.