F Ligako SD Eibar taldeak hainbat fitxaketa egin ditu 26/27 denboraldiari begira
Hainbat baja izan eta beste jokalari batzuen kontratua berritu ondoren, 26/27 denboraldian F Ligan jokatuko duen SD Eibar taldeak lehen fitxaketak egin ditu. Angeles del Alamo izan zen eibartarren lehena eta azken egunetan beste lau jokalari etorri dira: Anna Wellmann, Aitana Zumarraga, Thirsa de Meester eta Nahia Azpiazu.
Anna Wellmann Bayern Munchen taldeak lagata datorren atezaina da. Alemaniarrak bi Bundesliga eta Alemaniako Kopa eta Superkopa bana irabazi ditu, eta iaz Portugalgo Sporting Cluben aritu zen lagata.
Aitana Zumarraga iruindarra Alhama El Pozo taldetik dator, bere ibilbide nagusiena CA Osasunan egin ondoren. Defentsako eskuin hegalean aritzen da eta bere bigarren denboraldia jokatuko du F Ligan.
Thirsa de Meester KRK Genk Ladies taldetik dator 2028ra arte. Belgikako selekzioko 23 urtez azpikoen taldean aritu da eta eibartarren erasoa sendotzeko fitxatu dute. Azkarra eta trebea, Belgikako Superligan minutuak pilatu ditu azken urteotan.
Nahia Azpiazu ere 2028ra fitxatu dute. Atzelari iruindarra CA Osasunatik dator eta, 22 urterekin, proiekzio handia du, baloi irteera onarekin eta sendotasunarekin.
Aurredenboraldia
SD Eibar uztailaren 13an itzuliko da entrenamenduetara eta dagoeneko zehaztu du aurredenboraldiko egutegia. Lehen partida abuztuaren 1ean jokatuko du eta azkena 20an.
- Abuztuak 1, larunbata
Toulouse FC - SD Eibar
- Abuztuak 5, asteazkena
SD Eibar - Atlético de Madrid B
- Abuztuak 8, larunbata
SD Eibar - Madrid CFF
- Abuztuak 16, igandea
Real Sociedad - SD Eibar (EH Kopa)
- Abuztuak 19, azteazkena 3. / 4. postua - EH Kopa // Abuztuak 20, osteguna, EH Kopako Finala
SD Eibar - Athletic Club / Deportivo Alavés