“Faisaien irla” eta “Minecraft film bat” euskaraz eskainiko dituzte asteburuan
“Una ballena” eta “Confidencial (Black Bag)” pelikulak ere egongo dira ikusgai
2025/04/25
10:52
eta kitto!
Coliseoko asteburu honetako zine-programazioan izango diren lau pelikuletatik bi euskaraz eskainiko dituzte. Asier Urbietaren “Faisaien irla” bertsio originalean proiektatuko dute, azpitituluekin, eta Jared Hess-en “Minecraft film bat” euskarara bikoiztuta; animaziozko film horrek, gainera, beste bi saio extra izango ditu oraingoan.
Zapatuan hasi eta astelehenera arteko egitaraua osatuko duten beste bi filmak Pablo Hernandoren “Una ballena” eta Steven Soderbergh-en “Confidencial (Black Bag)” izango dira, thrillerrak kasu bietan.
Aretoen banaketari dagokionez, “Confidencial” 1 Aretoan joango da, “Una ballena” 2 Aretoan, eta euskarazko biek Antzokia eta 2 Aretoa txandakatuko dituzte.