Familian euskaraz jolasteko eta irakurtzeko gida prestatu dute Udal Liburutegiak eta Euskara Sailak
2023/03/29
11:26
eta kitto!
Oporrak etxean gozatu nahi dutenentzat, Juan San Martin Liburutegiak eta Udaleko Euskara Sailak familian euskaraz jolasteko eta irakurtzeko gida prestatu dute. Gida Udalaren webgunean aurkitu daiteke (www.eibar.eus/eu/kultura/euskara/euskaraz-hezi/familian/udaberriko-gida) eta, bertan, haur txikienetatik hasita 12 urtetik gorakoentzako gomendioak aurkitu daitezke. “Opor garaian seme-alabekin egoteko denbora gehiago dugunez, euskara eta irakurmena indartzeko ere une egokia da”, diote.