Farmalur/Farmacook-ek Gipuzkoako enpresa nabarmenen saria jaso du, bezeroek hala aukeratuta
2022/03/21
11:50
eta kitto!
Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVIII. edizioan, Eibarko Farmalur/Farmacookek Gipuzkoa mailan ondoen baloratuta dauden saltokiei ematen dieten “10 bitxiak” saria jaso du, Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenatako bat izan delako herritarren botoaren arabera, Debabarrenean bezeroen boto gehien jaso eta gero.
Farmalur eta Farmacook-ek osasuna kanpotik eta barrutik zaintzea dute helburu, “Farmacook-en barrutik, elikagaiak oinarrizko sendagai gisara ulertzen, ikastaroak eta kontsulta pertsonalak egiten, eta Farmalurren kanpotik, azalaren osasuna zaintzen, produktu onenekin eta gure arreta guztiarekin”. Zeregin horretan Farmalurrek 20 urte ditu eta Farmacook-ek bost. Saria jaso dutela eta, oso eskertuta daude: “Guretzat oso garrantzitsua izan da, bezeroek aukeratu gaituztelako, eta Debabarrenean boto gehien izan dugulako”.