Fatxada zati bat jausi zen bart San Agustinen

Fatxada zati bat jausi zen bart San Agustinen
2013/06/06 00:00
eta kitto!

Atzo (eguena, hilak 6) 20.30ak aldera San Agustin kaleko etxeetako batetik fatxada zati bat kalera erori zen. Udaltzainek azaldu dutenez, jausitako fatxada zatiek ez zuten kalterik eragin eta ez zen inor zauritu, baina erdi zintzilik geratu ziren kentzea erabaki zuten, badaezpada, eta horretan jardun zuten suhiltzaileek, zati gehiago behera jausteko arriskurik ez zegoela ziurtatu arte.