[Karikaturak] Fermin Calbeton
2023/04/20
16:02
eta kitto!
Fermin Calbeton Eibarri demaseko laguntza eta bultzada eman zion poltikoa izan zen. Hori dela eta, gure herriak erdialdeko kale ezaguna eskaini dio. Fermin Calbeton ez zen Eibarren jaio, eta bizi ere ez zen sekula gure herrian bizi izan. Donostian jaio zen 1853an eta Madrilen egin zituen ikasketak. 1877an zuzenbide lizentziatura atera zuen.1889tik 1893ra arte diputatu hautatu zuten Donostian. 1898an Gipuzkoatik senadore izendatu zuten eta 1910ean Canalejasen gobernuan Sustapen Ministeritzara heldu zen. Vaticanoko enbaxadore ere izan zen. Eibarri dagokionez, ezinbestekoa dugu Fermin Calbeton eta Armagintza Eskolaren izenak lotzea. Lan handia egin zuen Madrilen dirulaguntza eta baimenak lortzeko. Pasa den mendeko hasieran sarritan egon zen Eibarren Eskolaren proiektua hurbiletik jarraitzeko. 1913an Eibarko Udalak Hiriko Seme Kuttun izendatu zuen. Era berean, lehen Untzaga deitzen zen kalearen izen aldaketa egin zuten, Fermin Calbetonen izena jartzeko.
Azkenik, eta Romanonesen gobernuan Hazienda Ministroa zela, Madrilen hil zen 1919ko otsailaren 4an.
Azkenik, eta Romanonesen gobernuan Hazienda Ministroa zela, Madrilen hil zen 1919ko otsailaren 4an.
Karikatuaren egilea: Fernando Esnaola (Eibarko Dibujo Eskola).