Fernando Errekalde alpinistak jasoko du 28. Eibarko Kirol Sarietako sai nagusiena

Fernando Errekalde alpinistak jasoko du 28. Eibarko Kirol Sarietako sai nagusiena
2023/12/29 12:37
eta kitto!
Aurten 8.163 metroko Manaslu igo zuen Eibarko Klub Deportiboko bazkidea ere baden alpinistak, modu horretan zortzimilako bat egiten duen lehen eibartarra bilakatuz. Fernando Errekalde goimendiko gida ere bada eta irailaren 27ko egunsentia Himalaiako Manasluko gainean bizi izan zuen. Munduko zortzigarren altuenenera iristeaz aparte, orain dela urte batzuk Pirinioetako 3.000 metrotik gorako 213 gailurrak egin zituen 52 egunetan.