“Filtro” antzerki dokumentala aurkeztuko dute etzi Antzerki Jardunaldietan
Lanak asilo politikoaz eta nazioarteko elkartasunaz gogoeta egiten du
2025/03/26
10:24
eta kitto!
Barixaku honetan “Filtro” lana izango da ikusgai Jardunaldietan, Sala Verdi eta La Dramática Errante konpainien eskutik. 75 minutuko iraupena duen antzerki dokumentala Maria Goiricelayak zuzentzen du eta Marcos Valls, Luis Pazos, Agustin Urrutia eta Camila Parard-ek osatzen dute antzezleen laukotea.
Antzezlanak 1994an Montevideon gertatutakoa du oinarri. ETAko kide izateaz akusatutako esukal herritarren estradizioak manifestazio jendetsua eta polizia-zapalketa bortitza eragin zituen, Filtro Ospitaleko Gertakariak izenez ezaguna. Asilo politikoaz eta nazioarteko elkartasunaz gogoeta egiten du. Emanaldia Coliseon izango da, 19:00etan hasita.