Finantziariak ez direnentzat finantza ikastaroa

Finantziariak ez direnentzat finantza ikastaroa
2016/06/20 17:03
eta kitto!
Biharrian-ek antolatuta "Finantzak finantziariak ez direnentzat" ikastaroa emango dute uztailaren 1, 4, 5 eta 6an, 09:00etatik 13:30era. Kurtsoan enpresa batean erabiltzen diren kontabilitate eta finantza agiriak ulertzeko lagungarriak diren baliabideak azalduko dituzte. Klaseak gazteleraz izango dira eta Endika Alabort ekonomilari eta Sarrikoko irakasleak emango ditu. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da beharginentzat eta 10 eurokoa, berriz, langabetu eta ikasleentzat. Izena emateko info@biharrian.com helbidera idatzi behar da.