“Forjarien kanta”, eibartarron espiritua isladatzen duen musikala, gaur Coliseoan
2017/09/29
09:51
eta kitto!
Gaur 20:30ean “Forjarien Kanta” musikala ikusteko aukera izango da Coliseoan. Elena Martinek zuzentzen duen Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako Koru Gaztearekin batera, Eibarko Musika Bandako hainbat kidek eta Musikene Euskal Herriko goi mailako musika-ikastegiko ikasleek ere hartuko dute parte ikuskizunean. Kantua, zuzeneko musika, elkarrizketak eta dantzak nahasten dituen ikuskizuna da “Forjarien Kanta”. Gidoia Juanma Canok idatzi du eta interpretazio arloan Maite Lorenzok eta Juanma Canok berak lagundu dute. Oraindik sarrerak gelditzen dira, 8 euroren truke (6 euro Coliseoko Lagunak txartelarekin). Elkarrizketak euskaraz izango dira eta abestiak musikal garrantzitsuenetatik ateratako ingelesezko abesti ospetsuak dira.
“Forjarien Kanta” musikalean mundu mailako musikalik ospetsuenen kantu ezagunak berreskuratu dituzte. Hala ere, eibartarron espiritua islatzen duen Musikala da: “Eibar, 80. hamarkada. Herriko enpresa bat ixteko arriskuan dago. Langabeziaren mehatxuaren aurrean, langileek enpresaren errentagarritasuna aldarrikatu eta irtenbide bat aurkitzen ahaleginduko dira. Langileek eurek firmaren jabetza eskuratzeko beharrezko dirua biltzeko musikal bat oholtza gainera ekartzea baliogarria izan daiteke. Kalera bota aurretik konponbideren bat aurkitzea lortuko ote dute?”.
Koru Gazteko kideek azaldutakoaren arabera, “80 hamarkadako gauzak, izenak, erreferentziak agertzen dira. Beraz, garai hartako Eibar ezagutu zutenentzat hunkigarria izango da. Gazteek ere ondo pasatuko dute, kantuak gustukoak izango dituztelako”.