Fran Sieiraren taldeak “DeMente” dantza ikuskizuna eskainiko du bihar Coliseon
2022/09/23
17:00
eta kitto!
Buruko gaixotasunak normalizatzearen garrantziaz kontzientziatu nahi duen lana aurkeztuko du Fran Sieira Galiziako taldeak bihar (zapatua, hilak 24), 20:30ean Coliseo antzokian.
Dantza konpainiak errealitate bat, estigma bat, patologia batzuk irudikatuko ditu “DeMente” izenburuko lan honetan, “lau pertsonatik batek inoiz sufritu dituenak, sufritzen diharduenak edo bere bizitzako uneren batean sufrituko dituenak”. Koreografia Francisco Agustín Sieira Gonzálezena da, zuzendari artistikoa Carla Diego Luque da, eta musika Cristian Silva Bóvedak egin du. Sarrerak 5 euro balio ditu.