"Fuego" zuzenean aurkeztuko dute

"Fuego" zuzenean aurkeztuko dute
2014/11/28 00:00
eta kitto!

Gaur estreinatuko den Fuego, Luis Mariasek zuzendutako filma Coliseoan emango dute asteburu honetan (zapatuan, 19.45etan eta 22.30etan; domekan, 20.00etan; eta astelehenean, 20.30etan). Pelikulako protagonistak Montse Mostaza eta Jose Coronado dira eta bihar gaueko (22.30etako) proiekzioan zuzendaria eta Montse Mostaza egongo dira, zinera doazenei pelikula bertatik bertara aurkezteko.