Futbol zaletuaren liga bueltan da Gabonetako atsedenaldiaren ondoren

Lehia bizia dago sailkapeneko lehen hiru sailkatuen artean
Futbol zaletuaren liga bueltan da Gabonetako atsedenaldiaren ondoren
2026/01/06 10:57
Ekhi Belar Errasti

Abenduko zubia eta Gabonetako oporrak atzean laga ondoren (jardunaldi bakarra jokatu dute abenduan), lehiara itzuliko dira asteburu honetan futbol zaletuaren ligan jokatzen duten taldeak. Gainera, garrantzia handiko jardunaldiak dituzte aurretik, liga jokoan baitago.

Malape Taberna da ligako liderra 30 punturekin, baina gertu ditu Bar Marem 26 punturekin eta Xania Taberna 24 punturekin. Gauzak horrela, zapatuan eta domekan 13. jardunaldia jokatuko da eta, titulua lortu nahi badute, ezin izango dute hutsik egin.

 

Hurrengo jardunaldia

Urtarrilak 10, 09:00: Bergara Pneumatikoak - Bar Marem

 

Urtarrilak 10, 10:30: Xania Taberna - Baserri

 

Urtarrilak 11, 09:00: Malape Taberna - Adahi Etxegi

 

Urtarrilak 11, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Limpiezas Rueda

 

Atsedena: Garajes Garcia

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 30 puntu
  2. Bar Marem, 26 puntu
  3. Xania Taberna, 24 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 17 puntu
  5. Adahi Etxegi, 13 puntu
  6. Garajes Garcia, 12 puntu
  7. Kalaka Buenos Aires, 12 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu