Futbol zaletuko taldeak lehiara itzuliko dira asteburu honetan

Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna taldeak daude lidergoan, hiru puntuko aldearekin
Futbol zaletuko taldeak lehiara itzuliko dira asteburu honetan
2026/10/13 11:10
Ekhi Belar Errasti

Joan den asteburuan atseden hartu ondoren, futbol zaletuaren liga martxan jarriko da berriz larunbatean, urriak 17. Momentuz hiru jardunaldi jokatu dira eta talde bik partida guztiak irabazi dituzte. Horrela, Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna taldeek 9 puntu dituzte eta hiru puntu aldea ateratzen diete Xania Taberna eta Adahi Etxegiri.

Hauek izango dira laugarren jardunaldiko partidak (egun eta ordutegi aldaketak egon daitezkeela esan digute antolakuntzatik):

  • Urriak 17, 09:00: Athlete Terraza - Garajes Garcia
  • Urriak 17, 09:00: Baserri - Bar Marem (goiko zelaian)
  • Urriak 17, 10:30: Bergara Pneumatikoak - Kalaka Buenos Aires
  • Urriak 18, 09:00: Limpiezas Rueda - Malape Taberna
  • Urriak18, 10:30: Xania Taberna – Adahi Etxegi