Futbolin txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Beleko tabernan
Bikote bakoitzak 10 euro ordainduko ditu eta bildutako diru guztia txapeldunarentzat izango da.
2026/04/24
12:52
Silbia Hernandez Arrazola
Futbolin txapelketa antolatu dute Beleko tabernakoek gaur arratsalderako (barixakura, apirilak 24). Bikoteka jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta parte hartu nahi dutenek izena eman eta 10 euro ordaindu beharko dituzte (bikote bakoitzak). Bikote txapeldunak izen-ematean bildutako diru guztia eramango du, sari gisa. Izen-ematea tabernan bertan egingo da.
