Gabonak Gabontrailarekin hasiko dira bihar
Gabon giroa aspaldi bizi dugun arren, Mari Domingi eta Olentzeroren etorrerarekin bihar hasiko ditugu Gabonak benetan. Ospatzeko sasoia izan ohi da eta, askok, kirola eginez ospatu nahi izaten dute. Eibarko Klub Deportiboak, adibidez, zenbait ekintza prestatzen ditu sasoi honetarako eta horietako bat da Gabontraila.
Aurten 11. edizioa egingo dute eta aldaketa txiki batzuk sartuko dituzten arren, ohiko ibilbideari jarraituko diote, guztira 16,26 km egiteko. Hasiera 08:30ean egingo da, Eibarko Klub Deportiboaren aurrean, Toribio Etxebarria kalean, eta toki berean amaituko da bi ordu eta erdi edo hiru ordu geroago.
Trail irteera hau doakoa da eta edozeinek hartu dezake parte, baina antolaketa lana errazteko beharrezkoa da izena ematea, ondorengo GALDETEGIAren bidez.