Gabonetako argiak ipintzen hasiko dira datozen egunetan, azaroko azken asteburuan pizteko
2020/11/20
14:46
eta kitto!
Eibarko kaleek Gabonetako argiak izango dituzte aurten ere, baina ez aurreko urteetan beste, pandemiak eragindako egoera dela-eta. Udala eta herriko merkatariak bat etorri dira eta Gabonetako kanpainari lotutako gastuak murriztuko dituzte, “pandemiaren ondorioz premiazkoagoak diren beste beharrizan sozioekonomiko batzuei erantzun ahal izateko”. Hori dela eta, herriko hogei bat kaletan (Eibar Merkataritza Gune Irekiaren kide diren establezimenduak dauden kaleetan) jarriko dituzte argiak, baina aurten ez dituzte auzoak Gabonetako argiekin apainduko.
Udalaren eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren arteko lankidetzari esker hitzarmena sinatu da eta, horren bidez, 55.500 euroko inbertsioa egingo da Gabonetako argietan. Datozen egunotan hasiko dira argiak ipintzen eta azaroko azken asteburuan piztuko dituzte.