Gabonetako kontzertua egingo da abenduaren 22an, Untzaga plazan
Emanaldia berezia izango da, txistulariekin batera beste hainbatek hartuko baitute parte.
2024/12/18
11:41
eta kitto!
Gabonak heltzear daude eta, urtero bezala, Usartza Txistulari taldeak aurten ere Gabonetako kontzertua eskainiko du. Abenduaren 22an izango da, eguerdiko 12:30ean, Untzaga plazan. Eguraldiak laguntzen badu kanpoan egingo dute, eta euria eginez gero udaletxeko arkupeetan.
Emanaldia berezia izango da, txistulariekin batera beste hainbatek hartuko baitute parte:
• Usartza Txistulari Taldea
• Unai Cabanzón - Tronpeta
• Iñaki Orbegozo - Tronpa
• Joseba Marin - Tuba
• Unai Cabanzón - Tronpeta
• Iñaki Orbegozo - Tronpa
• Joseba Marin - Tuba
• Danel Montero - Tronpeta
• Alvaro Gómez - Tronboia
• Asier Rodriguez - Perkusioa
• Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak:
- Amaia Baglieto
- Ainhoa Larrañaga
- Amaia Baglieto
- Ainhoa Larrañaga
- Peru Unamuno
- Oihenart Agirre
- Oihenart Agirre
Doinu herrikoiak, euskal Gabonetako doinuak, eta europar eta amerikar doinuak entzuteko aukera egongo da. Doinu alaiak, rock eta swing erritmotan. Hemen egitaraua: