Gabonetan “Oparitu Eibar” txartelek saria izango dute
Eibar Merkataritza Gune Irekia (ECCA) elkarteak, Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko proposamen berria jarriko du martxan abenduaren 9tik aurrera: “Oparitu Eibar” opari-txartelak.
“Oparitu Eibar” VISA txartela da, www.erosieibarren.eus plataformaren bidez eskuratzen dena, eta berarekin kanpainara atxikitako Eibarko establezimenduetan erosketak egin daitezke. Interesdunek webgune berean kontsulta ditzakete kanpainan parte hartzen duten establezimenduak.
Abenduaren 9tik 21era bitartean “Oparitu Eibar” txartelak erosten dituzten pertsonek, erositako 50€ bakoitzeko, zozketarako parte-hartze bat jasoko dute. Zozketan 250 euroko txartel baten eta 100 euroko 10 txartelen irabazlea zehaztuko da, eta abenduaren 22an egingo da.
Kanpaina honen bidez Eibarko establezimenduetan erosketak egitera animatzen da, bezero berriak erakartzen dira eta urteko une garrantzitsu batean Eibarko merkataritzari bizitza eta nortasuna ematen dioten saltokiak babesten dira. Halaber, Eibarko merkataritzaren eskaintza zabala eta askotarikoa ikusgai jartzen laguntzen du, komunitate-sentimendua indartuz eta kontsumoa udalerrian bertan egitea sustatuz.
“Oparitu Eibar” txartelen funtzionamendua
Edozein pertsonak nahi adina txartel erosi ditzake eta txartel horiek ez dute iraungitze-datarik.
Webgunean erosketa egin eta bi lanegun igaro ondoren, txartelak jasotzera joan behar da erosketa unean aukeratutako establezimendura: Estaziñoko “Burbujas y más” dendara, Fermin Calbeton kaleko “Lakuesta Optikara”-ra edo Amañako Estankora. Erosketa-erreferentzia eta NANa aurkeztu behar dira jasotzerakoan.