‘Gai grisa’ erakusketa, koloretik harago
‘Gai-grisa’ erakusketa ikusgai izango da Portalean bihartik, otsailak 20, martxoaren 22ra arte. Antolatzaileek azaldu dutenez, marrazkia, pintura, eskultura eta bideoa uztartzen dituzten lanen bidez, obrek elkarren arteko harreman konplexu eta arinak proposatzen dituzte, forma zein kontzeptu mailan, ikusten denaren eta ikusezinaren arteko loturak aztertzeko.
Erakusketan, grisa kolore bat baino gehiago da: gizakiaren dimentsio fisiko zein emozionalak konektatzen dituen elementua da, eta pentsamendu egituraren eta esperientzia subjektiboaren arteko dualtasuna irudikatzen du.
Proposamenaren balioa, ordea, ez dago soilik substantzia grisaren inguruko ikuspegi filosofiko edo zientifikoan, baizik eta Euskal Herriko Fakultateko Pintura eta Marrazketa Departamentuetako irakasleen arteko lankidetzan ere. Diziplina desberdinetan aritu arren, ikerketa-asmo bera partekatzen duten irakasleek sortutako sinergiak esperimentaziorako espazio bateratua ahalbidetu du, prozesu artistikoa zein intelektuala aberastuz.