Gaizka Altuna eta Markel Gutierrez futboleko arbitroak mailaz igo dituzte

Altuna 1. RFEF mailan arituko da datorren denboraldian eta Gutierrez 2. RFEF mailan
Gaizka Altuna eta Markel Gutierrez futboleko arbitroak mailaz igo dituzte
Gaizka Altuna
2026/06/29 11:54
Ekhi Belar Errasti

Espainiako Futbol Federazioak 2026/27 denboraldirako arbitroen zerrenda jakinarazi du eta albiste pozgarriak izan dira bi eibartarrentzat, mailaz igotzea lortu dutelako. Izan ere, Gaizka Altuna 1. RFEF mailan arituko da datorren denboraldian, estatu mailako 3. kategorian, eta Markel Gutierrez 2. RFEF mailan ibiliko da.