Galiziako Etxeko gaita-joleak Ipururaino kalejiran joango dira
2014/09/15
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 15) 20.45etan A Coruñako Deportivo taldea hartuko du Eibar kirol elkarteak Ipuruan eta, partiduaren aurretik jendea animatzeko, 19.30etan gaita-jole talde bat anbulategi paretik irten eta Ipuruaraino kalejiran joango da, udalaren eta As Burgas Galiziako Etxearen eskutik.
Bestalde, gaurko norgehiagorako Garitanok deitu dituen jokalariak hauek dira: Irureta, Jaime (atezainak), Lillo, Boveda, Abraham, Ekiza, Raul Navas, Albentosa, Errasti, Boateng, Dani Garcia, Javi Lara, Saul, Capa, Dani Nieto, Arruabarrena, Angel eta Piovaccari.