Garaje rock, surf eta soul vintagea The Dustaphonics-ekin domekan
2018/02/01
10:34
eta kitto!
Ohiko musika banda bat baino gehiago musikaren kontzeptu oso bat den The Dustaphonics taldeak domeka arratsaldean joko du Portalea musika kluban, arratsaldeko 19:30ean hasiko den kontzertuan. Ekimena Udalak iaz martxan ipini zuen musika zikloaren barruan dago, Gaztelupeko Hotsak-ek proposamena jaso ondoren. Horrela, hilabetero kontzertu bat prestatzen du Soraluzeko zigilukoek, domeka arratsaldetan eskaintzen dena gehienez. Otsailaren 4an etorriko den taldeak soto, garaje eta lokal okupatuetatik eta moto, kamioi eta surfetik sortutako doinuetara eramango du entzulea, beti ere imitazioetatik urrunduz: soinu berria sortuko du, indartsua eta nostalgiarik gabekoa, batez ere garaikidea.