Gatxizenak bozkatzeko epea zabalik

Gatxizenak bozkatzeko epea zabalik
2015/02/18 00:00
eta kitto!

Eibarko gatxizenik gustokoena aukeratzeko asmoz euskaltegi biek, udalak lagunduta antolatutako lehiaketara proposamenak aurkezteko epea amaituta, 103 lagunek 90 gatxizen desberdin proposatu dituztela eman dute aditzera antolatzaileek. Kakalios, Sinmote, Kristo Txikixa, Eskeletiña, Ankalatraba, Tio Pollo, Klabelitos, Txarlatana, Kakurrio, Brin Bran Brun, Korrokoia eta Maria Titiritaña daude, beste askorekin batera. Orain, bigarren pauso batean, herritarrek gehien gustatzen zaienari botoa emateko epea dago zabalik: interneten, www.eibarko-euskara.com helbidean sartuta, gaitxizen-zerrenda osoa irakurri daiteke. Botoa emateko, berriz, nahikoa da aukeratutako berbaren aldamenean klik egin eta jarraian, zerrendaren amaieran ageri den "botatu" botoiaren gainean sakatzea. Martxoaren 1era arte egongo da botoa emateko aukera.