Gaur 19:30ean Untzagan hasiko den Dantzari Egunarekin agurtuko du kurtsoa Kezkaren Dantza Eskolak

Kezka Dantza Taldeak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatu dute emanaldia.
Gaur 19:30ean Untzagan hasiko den Dantzari Egunarekin agurtuko du kurtsoa Kezkaren Dantza Eskolak
2026/06/12 18:03
Silbia Hernandez Arrazola

Ikasturte honetan Kezka taldearen Dantza Eskolan aritu direnek gaur (barixakua, ekainak 12) erakutsiko dituzte jendaurrean kurtso honetan zehar ikasitako dantzak, Kezka Dantza Taldeak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatutako Dantzari Egunean. Ikasturtea agurtzeko urtero egiten duten euskal dantzen erakustaldia Untzaga plazan izango da, 19:30ean.