Gaur 19.00etan zabalduko dute "Grafikak" erakusketa Portalean

Gaur 19.00etan zabalduko dute "Grafikak" erakusketa Portalean
2014/03/07 00:00
eta kitto!

Gaurtik hasita eta hilaren 30era arte grafikoaren alorrean dabiltzan bederatzi emakumeren lanak ikus daitezke Portalean, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara. Eluska Zabalo, Asun del Pozo, Kontxesi Vicente Isiegas, Julia Matute, Araitz Urbeltz, Izaskun Alvarez Gainza, Izibene Oñederra, Ana Goikoetxea eta Esti Garcia Agirreren artelanek oso erakusketa anitza osatzen dute eta, teknikari begira, serigrafiak, litografiak, akuaforteak, fotograbatuak, grafika hedatua eta marrazki erraldoiak batu dituzte erakusketa aretoan.