Gaur abiatu da Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu duten Gabonetako kanpaina
2023/11/28
23:45
eta kitto!
Gaur arratsaldean hasi da Gabonetarako Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkarteak (ECCA) antolatutako kanpaina, argiak piztearekin batera. Hasiera ekitaldia Errebal Plazan izan da eta, besteak beste, haurrendako musika saioa eskaini dute, eta txokolate-jana ere egon da. Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Kontsumo eta Merkataritza Sailak finantzatu du argien inaugurazio-festa. Aurtengo Gabonetako kanpainak 110.000 euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta beste batzuetan bezala, jarduera ezberdinekin programa zabala antolatu dute.
Gaur inauguratutako argiak, bestalde, Eibarko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren diru-laguntzarekin eta Eibar Merkataritza Gune Irekiko bazkideen kuotekin ordaindu dira. Kaleak apaintzeko argiekin batera, Astelenako Haur Parkea, Errebal Plazako izotz-pista eta barrakak egongo dira