Gaur amaituko dira Asier Errasti Film Laburren proiekzioak, bihar sari banaketa
2023/11/10
11:34
eta kitto!
Astelehenean abiatu zen Film Laburren Jaialdiaren aurtengo edizioaren bosgarren eta azken emanaldira iritsiko gara gaur. Gaurkoan bederatzi izango dira eskainiko diren filmak eta Sonia Estevez-en “Malkoak” filmarekin (5’ 27’’) hasiko da saioa. Jarraian Manu Pons-en “Mamá patito” (12’ 13’’) eskainiko dute, ondoren Enio Mejíaren “Camino a Damasco” (10’ 36’’), laugarren tokian Hector Romanceren “Quiet” (17’ 36’’), bosgarrenean Carmen Cordobaren “Amarradas” (10’ 21’’), seigarren tokian Nerea Torrijos-en “Influencer” emango dute (12’ 52’’), eta hiru azkenak Ruben Guindoren “Perder” (8’ 57’’), Oscar Toribioren “El cacharrico” (12’ 25’’) eta Imanol Ruiz de Lararen “Flechas” (16’ 25’’) izango dira. Guztiak fikziozkoak dira, bi kenduta: hasieran emango duten “Malkoak” eta bosgarren tokian proiektatuko duten “Amarradas”.
Bihar, azkenik, eta 19:30ean hasita, aurtengo edizioko sariak banatuko dituzte: Fikziozko Lehen eta Bigarren sariak, Euskarazko Lan Onena, Animaziozko Lan Onena eta Eibarko Laburmetraia Onena. Biharkoan ere sarrera doan izango da.