Gaur amaituko dira Film Laburren Jaialdiko proiekzioak, bihar sari-banaketa
Astelehenean hasi ziren Coliseoko zine-proiekzioak gaur biziko dute azken eguna. Ohikoari jarraituz, 20:00etatik aurrera, beste hamabi film labur eskainiko dituzte, orden honetan: Ana Lopez Iglesiasen "La muerte de Andrés" (3' 58''), Martin Romeroren animaziozko "To bird or not to bird" (9' 22''), Irati Santiagoren "Itsasoan lamiak" (4' 02''), Meka Ribera eta Alvaro G. Companyren "Pequeño" (12' 10''), Sandra Gallego eta Pilar Gomezen "Colorado" (14' 32''), Lucia Jimenezen "El trono" (13' 44''), Nitya Lopezen "Deadly draw" (10' 30''), Lucia Apariciren "(R)ojo por (r)ojo" (14’ 44’’), Alvaro Lopezen “Eli” (16’ 59’’), Marc Riba eta Anna Solanasen animaziozko “Todos mis colores” (4’ 55’’), Nani Matosen “Antes de que se ponga el sol” (12’ 17’’) eta Fernando Tatoren “Te quiero demasiadas veces” (2’ 44’’). Oraingoan "Itsasoaren lamiak" izango da euskarazko lana.
Bihar toki berean egingo duten sari-banaketa, jardunaldiotako azken ekitaldia, ordu erdi lehenago hasiko da toki berean.