Gaur arratsaldean Eibarko Euskaraldiaren Hamaikakoa aurkeztuko dute Ana Goitiaren bakarrizketaren ostean

Deporreko saioa amaitu bezain laster aurkeztuko dute Eibarren Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa.
Gaur arratsaldean Eibarko Euskaraldiaren Hamaikakoa aurkeztuko dute Ana Goitiaren bakarrizketaren ostean
2025/02/19 10:59
eta kitto!

Gaur, otsailak 19, 18:30ean, Ana Goitiaren "Katana" bakarrizketa hartuko du Klub Deportiboak. Ikuskizunean argi hitz egingo du, eta musika, matxismoa, lodifobia, gurasotasuna eta beste hainbat gai landuko ditu. Ondoren, Euskaraldiaren Eibarko Hamaikakoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Taldekideek euskararen erabileran aurrerapausoak eman eta hizkuntza portaerak aldatzera animatuko dituzte herritarrak.

Ana Goitia Erkiaga (Lekeitio, 1981eko urriaren 12a) kazetaria eta telebistako aurkezle euskalduna da. Kazetaritzan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Umoregilea eta moda munduko profesionala ere bada.

Telebistako platoetatik antzokietarako saltoa egin zuen 2020an Barre Librea saiorako bere lehen bakarrizketa egin zuenean, ondoren herriz herri aritu da bakarrizketak egiten. 2024an Katana izeneko bakarrizketa luzea aukeztu zuen, kritikarako eta hausnarketarako egindako lana.