Gaur egin ahal izango da euskal dantzetarako matrikulazioa Portalean

Gaur egin ahal izango da euskal dantzetarako matrikulazioa Portalean
2015/06/17 00:00
eta kitto!

Datorren ikasturtean (2015/2016) Kezka Dantza Taldean euskal dantzak ikasi nahi dutenentzat matrikulatze epea gaur (ekainak 18) zabaldu dute.


Ikasle berriek gaur bertan izango dute izena emateko aukera, 19.00etatik 20.00etara Portaleko 3. solairuan. Kezka Dantza Taldekoek aditzera eman dutenez, izena eman ahal izateko sei urtetik gora izatea eskatzen dute.