Gaur eta bihar kontzertu bana Beleko tabernan

Gaur eta bihar kontzertu bana Beleko tabernan
2014/09/26 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 26) 23.30etan Mikel Uraken kantautorearen kontzertua hartuko du Beleko tabernak. Musikari bilbotarrak urteak daramatza bakarka abesten, Neil Young eta Mikel Laboa modukoen eraginpean. Orain arte Karlos Osinagarekin grabatutako Folk songs for tormented souls CD-a eta Omenaldi Xumeak izenburukoak eman ditu argitara eta une honetan bere hurrengo lanerako, Javier Letamendiak ekoiztuko duen Neguaren ostean izenburuko lanarentzat abest berriak idazten dihardu.
Eta bihar ere zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango da Belekon, 23.00etatik aurrera David Colomo eta Nieves Molina Recital de cante flamenco, copla y fusion izenburukoa eskaintzen egongo dira eta.